Uvesco gizartean (2022)

Uvesco Taldean, orainean ibiliagatik etorkizunari begiratzen diogu, erantzukizunez. Urteetan izan dugu konpromisoa pertsonekiko, haien osasunarekiko eta ingurunearekiko. Beti ikasiz. Beti errespetuz. Beti aurreratuz… Gure filosofiak egokitu eta hazten jarraitzea eragiten digu. Eta horixe da gure bezeroen konfiantzaren motorra. Balio segurua.

Gure lehendakaria

Etorkizunari arduraz begiratzen jarraitzen dugu, eta merkatuak planteatzen dizkigun erronkei aurre egiteko ikasten, hobetzen eta hazten jarraitzeko borondatearekin.

Gure zifrak

Irekierak bultzatzen ditugu, bai eta dendak berritu eta handitzea ere, eta frankizia eredua bultzatzea, zuhurtziaz egindako hazkunde plan baten barruan betiere, energia eta hornidura krisiak eta Ukrainako gerrak eragina izan baitute.

Gure eredua

Kalitate goreneko zerbitzua eskaintzeko lan egiten dugu, kontsumitzaileekin erabateko konfiantza harremana sortuko duena, bizi kalitate handiagoa eta gizarte bidezkoagoa eta jasangarriagoa lortzeko.

Gure eragina

Erantzukizunarekin dugun konpromisoak 800.000 bezeroren konfiantza lortu du dagoeneko, eta 6.000 langileko lantaldea dugu, kalitatezko enpleguaren alde egiten dugun apustuaren erakusle argi.