2022. urtea
Gure zifrakUvesco dinamizatzailea eta motor ekonomikoa
Irekierak bultzatzen ditugu, bai eta dendak berritu eta handitzea ere, eta frankizia eredua bultzatzea, zuhurtziaz egindako hazkunde plan baten barruan betiere, energia eta hornidura krisiak eta Ukrainako gerrak eragina izan baitute
SALTOKI BERRIAK
ERABERRITZE ETA HANDITZE LANAK
FRANKIZIA BERRIAK
2022ko gure plana
Testuinguru gogor honetan, lehentasunezko hiru ardatzetan oinarritutako plan bat garatu dugu:
Aurreikusitako irekierak gauzatu ditugu, funtsezkoak baitira motor ekonomikoa eta enplegu sortzailea izaten jarrai dezagun.
Iraunkortasunaren ikuspegitik finkatutako espazioak hobetu ditugu: energetikoki iraunkorrak diren supermerkatuekin, segurtasun arloko bermearekin eta produktu freskoaren espezializazio handiagoarekin.
Gure frankizia eredua indartu dugu, eta horri esker, erreferentziazko supermerkatua gara herri txikietan, auzoetan eta bestelako formaturik ez duten espazioetan.
IREKIERAK
Hazkundearen aldeko apustua
Madrilgo Komunitatean eta erdialdean hedapen planean aurrera egin dugu, eta Madrilgo lehen hamar banaketa operadoreen artean kokatu gara, gainazalari dagokionez.
Gainera, pauso erabakigarria eman dugu, Arroyomolinon kokatutako plataforma logistiko berri bat martxan jarri baitugu, joan-etorriak optimizatzeko eta CO2 isuriak murrizteko aukera ematen diguna. Era horretan, iraunkorragoak eta eraginkorragoak izango gara, eta, aldi berean, eremu horretan hazkundea bultzatuko dugu datozen urteetan.
Hedapen planak Kantabrian, Bizkaian eta Gipuzkoan ere aurreikusi ditu irekierak.
ERABERRITZE ETA HANDITZE LANAK
Denda iraunkor eta eraginkorrak
2022an, eraberritze lan handiak egin ditugu, guztira hamabost supermerkatutan. Eraberritze lan horietan, altzariak aldatu ditugu, korridore zabalagoak egiteko, eta salgaien eskaintza optimizatzeko espazioa aprobetxatzeko: hozkailu berriak jarri ditugu; argiak aldatu, eta salmahaiak eta freskoen atalak berrantolatu ditugu, erakutsi beharreko produktuei toki handiagoa emateko. Jarduketa horiei esker, gainera, energia aurrezteko irizpideak sartu ahal izan dira, eraginkortasuna hobetu eta ingurumena zaintzen laguntzen duten argi berriekin.
FRANKIZIAK
Bultzada ekintzaileei
Formula honek aukera ematen die BM ereduarekin bat egin nahi duten ekintzaileei etorkizuneko aukerak dituen supermerkatu errentagarri bat zabaltzeko, eta, hala, herri txikietan garapen profesionala bultzatzeko. Frankiziadunak gure laguntza izango du: finantza aholkularitza, bideragarritasun eta aseguru planak; aukera eta zerbitzu logistikoa; Taldeko langileentzat laguntza eta prestakuntza… Gure jarduera eremuan banatuta dauden 19 frankiziadun ditugu, eta aurtengo nobedade bezala, Madrilgo Autonomi Erkidegora salto egin dugu, lehen BM Shop frankiziarekin irekita. Eta negozio bide honetan sakontzeko asmoa dugu.

IREKIERAK
Saltoki berriak: 7
-
- Madrilgo Autonomia Erkidegoa: 4
- Kantabria: 1
- Gipuzkoa: 1
- Bizkaia: 1

ERABERRITZE ETA HANDITZE LANAK
Dendak: 15
-
- Euskal Herria
- Kantabria (Laredon berriro ireki dugu bat)
- Madril

FRANKIZIAK
Frankiziak: 19
-
- Metro koadroak: 5.173

Jarraian, 2022. urtean Uvesco Taldeak izandako jardueraren datu eta zifra garrantzitsuenen laburpena aurkeztuko dugu.
DENDA PROPIOAK
265
FAKTURAZIOA
986M€
INBERTSIOA
36M€
BERTAKO HORNITZAILEAK
243M€
ELIKAGAI BANKUAK
566T
BIRZIKLAPEN TASA (IRUNGO LANTEGIAK)
%95
ONTZIETAN BIRZIKLATUTAKO PLASTIKOA
%50
ENERGIA AURREZPENA
147.575KWh
JOAN-ETORRI IRAUNKORRAK
%28
ENPLEGATUAK
5.941
SOLDATAK ETA ONURA SOZIALAK
192,5M€
INBERTSIOA PRESTAKUNTZAN
4,8M€
ENPLEGATUEN AURREZPENA
1,3M€
DENDAKO EMAKUME ARDURADUNAK
%61
DESKONTUAK, TXARTELAK ETA BONUAK
23M€
ONURA FAMILIA UGARIENTZAT
1,6M€
2022KO ZIFRAK

Gure zifrak
2022. urtearen laburpena